Español | Euskara | English |

eXDCi Zerbitzuak

Ingeniaritza elektrikoaren zerbitzuak

Estandarizazioa gestio arin bat eta eskema elektrikoen berrikusketak akatsik gabe izateko giltza da. Modu horretan, azken produktuaren kalitatea eta garapen aldien optimizazioa lortzen da.

eXDCi Solutions-ek gure bezeroei ingeniaritza elektriko arloan soluzio ezberdin bat eskaintzen diegu, proiektuaren eskema elektrikoen sorkuntza aurretiko ingeniaritza lan guztiei arreta berezia eskaintzen baitiegu. Horregatik, garrantzi handia ematen diegu elementu hauei,

  • Eragite bidezko kontrol tipikoen sorkuntza.
  • Gailu eta seinaleen datu eta baseen sorkuntza.
  • Kontrol kuadro tipikoen sorkuntza.
  • Taulatxo-diagrama plantillen sorkuntza (CAB).
  • Kable-zerrenda plantillen sorkuntza.
  • Konexio-terminal plantillen sorkuntza.

Lehenengo tipikoak sortu ondoren, bezeroari aurkezten zaizkio, behin aurretiko ingeniaritza ontzat emana dagoenean, kuadro elektrikoen txosten osoei heltzen hasi ahal izateko. Proiektuaren arabera, txostenen edukiak aldaketa batzuk eduki ditzake baina hurrengo elementuz egon daiteke osatuta,

  • Inplementazio layout planoak.
  • Etiketatze planoak.
  • Materialen zerrendak.
  • Diagrama ilara bakarreko edota ilara anitzekoak.
  • Konexio tabla eta diagramak.

eXDCi Solutions -ek ez ditu panel elektrikoak fabrikatzen baina ingeniaritza guztia hornitzen du beste eraikuntzak egiteko Installer edo Panelbuilder-en arabera.

Partners:

eXDCi Solutions - Experts in Power Systems & Automation Solutions
... in memory of Pati, your energy is with us and helps us to be better ...